NAPALATZA

napalatza generala 2

 

Kokapena

•Ataun-Burundako megalitotegia.

•Idiazabal.

•Aitxu menditik mendebalderantz jeisten den bigarren mailako gailur lerro bateko mazela-zelai gune txiki baten muturrean dago (740m).

•Koordenatuak: N42 58.122 W2 13.781 Alt: 809 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Indusketako argazkiak

Custom gallery: images not found

Deskribapena
Aurkikuntzaren unean monumentua oso desitxuratuta zegoen, zeren eta ganberako harlauzak harginen lehengai izan bait ziren zona bereko beste zenbait trikuharritan gertatu den bezalaxe.

Tumuloak 13m inguruko diametroa du, 0,35mko garaieraz. Hego-Ekialde / Ipar-Mendebalde norantzan, 3,5m luze eta 1,7m zabal, ganberak trapezoide forma du.

Historia
Aurkikuntza: 1982 Mujika A. Eta Mujika J.A.

Indusketa: 1990 Mujika J.A.

Materialak
Harrizko tresneria:

-11 ukitu lau estalgarriz eginiko gezi punta.

-1 marruska.

Zeramika:

-1 “otso-hortz” edo sigi-saga gogoratzen duen motibo ebaki oso sakona duen zati.

-1 Soka markaz apinduriko zeramika zati.

-1 Lokarri erako apaindurak dituen zeramika zati.

-1 apaindura plastikodun zeramika zatia.

Apaingarriak:

-1lepoko ale berde bat (malakitazkoa agian).

Kronologia
Datazioak (C14):

- 1830 +/- 90 B.P.

- 1670 +/- 140 B.P.

Sekuentzia Kulturala: Neolitoa-Brontze.

Egoera
Kontserbazio egoera kaxkarra.

Ilustrazioa
Napalatza
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.