ATXURBI

atxurbi generala 1

 

Kokapena

•Ataun-Burundako megalitotegia.

•Ataun

•Izen bereko mendian dago, Urrezuloko Armureko trikuharritik 100 pasatxo hegoaldera.

•Koordenatuak: N42 57.563 W2 12.932 Alt 984 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Indusketako argazkiak

Custom gallery: images not found

Deskribapena
Hareharri metaketa bat da, jatorrian 6m diametro izango zuena (nahiz gaur egun haundixeagoa den). Ganbera barrutia laukizuzena da 1m luze 0,65m zabal eta 0,45m garai. Hilobi-barrutia 8 harlauzaz osatua dago; hauek barnealderantz makurtuxe daude eta lubakietan sartuak. Egonkortasuna lortze aldera, albo-harlauzak buru aldeko edo oinaldekoaren kontra jartzen dira, hilobi moeta honetan toki askotan dokumentatu ahal izan den modura.

Osterantzean, tumuloaren periferiatik 1,5m ingurura, neurri haundiagoko harlauza sorta bat jarri zuten, eraztun suerte bat eratuz (beste monumentu batzuetako peristalitoaren antzera).

Historia
Aurkikuntza: 1996 Ugarte L.

Indusketa: 1996 Mujika J.A.

Materialak

-1 Tornuz eginiko zeramika laranja zati.

-12 suharri printza.

Kronologia
Datazioak (C14):

Aurkituriko elementuek ez dute informazio kronokulturalik eman, baina eraikuntza ezaugarriak aintzat harturik, Antzinako Brontzean koka dezakegu eraikuntza.

Sekuentzia Kulturala: Brontze Aroa.

Egoera
Nahiko egoera onean konserbatzen da.

Ilustrazioa
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.