URREZULKO-ARMUREA

urrezul generala 7

 

Kokapena

•Ataun-Burundako megalitotegia.

•Idiazabal.

•Atxurbi mendiaren tontorrean, Ataun eta Idiazabalen arteko mugaren ondoan.

•Koordenatuak: N42 59.094 W2 12.752 Alt: 834 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Indusketako argazkiak

Custom gallery: images not found

Deskribapena
18,40m diametro eta 1,70m garai. Trikuharriaren erdialdean krater haundi bat aurkitzen dugu, urre bilatzaileek egina, ganbera ia guztiz suntsitu zuena.

Historia
Aurkikuntza: 1920 Barandiaran J.M., Aranzadi T eta Eguren E.

Indusketa: 1920 Barandiaran J.M., Aranzadi T eta Eguren E.

1998 Mujika J.A.

Materialak
 Harrizko tresneria:

-1 gezi punta ostokara.

-1 ijeki.

Apaingarriak:

-1 harri berdez eginiko upeltxo formako lepoko ale.

-1 lignitozko lepoko ale.

-1 lignitozko bereizgailu.

Kronologia
Datazioak (C14):

- 2640 +/- 240 B.P.

- 2580 +/- 140 B.P.

- 2350 +/- 130 B.P.

Sekuentzeia Kulturala: Neolitoa-Brontze.

Egoera
Izen iradokitzaile honek ondorio ezin kaltegariagoak izan zituen monumentua konserbatzeko; izan ere hainbat aldiz jarduna da jendea bertan, ezkutuan bide zen altxorra aurkitzeko. Lehen indusketa txostenean jasotzen denez, artzainek ahalegin bat baino gehiago egina zuten aberastasun horiek aurkitzeko. Honez gain, harginak ere bahi baino gehigotan joan ziren megalitotegi honetako trikuharrietara, hareharriz eginak bait dira, harlauzak eskuratzeko.

Ilustrazioa
Zorroztarri
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.