MURUMENDI

Aballarri

Kokapena

•Murumendi-megalitotegia.

•Beasain.

•Mandubiko benta eta gainetik 425 m. EIErantz, Kanteralde menditik HMrantz dagoen zabalgune batean. Trikuaizti II-tumulua 17 m. IIMrantz dago.

•Koordenatuak:  43° 5’29.13″N,    2°12’9.28″W / Alt: 866 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
Beasaingo Murumendi mendiaren gailurrean kokatzen den harrizko egitura bikoitzaren barnean aurkitzen den saila izango litzateke aztarnategia Itsasondo eta Beasain udalerrien artean banatzen da tontor hau, nahiz eta aztarnategiari dagokiona Beasaini dagokion. Ekialdeako muturrean amildegi sakona aurkitzen dugu, eta gainontzeko norabideetan malda nabarmena.

Azken urte hauetako ikerketek argitara eman dutenez, bi harresi lerro konzentrikoz babesturiko burdin aroko herrixka baten aurrean geundeke K.a. I.mendea –K.o. I. Mende bitartekoa, burdin aroaren amaieratik antziñatera (erromatar garaia) bidean.

Oria arroan aurkitzen diren beste aztarnategiekin (Buruntza, Intxur eta Basagain) alderatuz tamaña txikikoa eta berantiarra da Murumendikoa eta akaso honek bereziagoa egiten du.

Historia
Aipaturiko harrizko egiturek, tontorra inguratzen dute eta harresi bezala identifikatu izan ohi dira. Hauek izan ziren 80. hamarkada haseran inguru honetan C. Olaetxeak zundaketa ekinaldi bat egitearen arrazoi nagusia. Lan hauen ondorioz zeramika eta lur egosi multzo bat jasotzea lortu zuten eta C-14 bidezko datazio baterako laginketa bat egin ere. Analisiaren emaitzak ez zuten planteatutako hipotesiarekin bat egiten; Burdin Aroko herriska bezela identifikatua izanik, VIII. mendean kokatzen bait zuen. Bada beste aurrekari bat J.A. Mujikak eginiko beste saialdi batean, baina kasu honetan ere emaitzak ez ziren erabatekoak izan. Edonola ere aurkituriko zeramikek eta tokiaren egiturak (nahiz eta tamaina txikikoa) zalantzan jartzen dute datazioak eskeinitako emaitza

Materialak
Zeramika
Brontzea (fibulak, apainduriko xaflak,…)
Beira orezko koilar alea
Burdina eta burdin eskoria
Eskuerrotak
Suharrizko gezi punta
Pezua (adobea)

 

Indusketako argazkiak

 

Kronologia

K.O. 10 +/-30

Sekuentzia kulturala: Burdin aroa

 

Egoera

 Ona

Bibliografia

Arkeoikuska 2009-2015