TALAIA

Talaia

 

Kokapena

•Hirigunea: Deba (Gipuzkoa).

•Itziar-Itsaspe auzoan.

•Sakonetako hondartzaren gainean, hego-mendebaldean.

•Koordenatuak: N555648 / W4794119 /Alt: 65 m.

 

Aztarna Arkeologikoen Berreraiketa
Indusketako argazkiak

Custom gallery: images not found

Deskribapena
 Zirrara sorrarazten dute oraindik talaia honetako do- rrearen eta etxolaren aurri izugarriek, ia inor bizi ez den ingurune bakarti batean daudenak itsasoaren gainean. Dorre zilindrikoa mantendu da. 2,10 m-ko diametroa dauka, eta 1,40 m-ko gehieneko garaiera. Lau angeluko zokalo baten gainean eraikita dago; zokaloaren aldea 2 x 3 m-koa da, eta gehieneko garaiera 0,6 m-koa. Horren ondoan daude talaiariaren etxolaren aurriak; horren oinplanoa 5 x 6 m-koa da, harlangaitz-hormaz- koa. Kokapen honen ikuseremua Mendata eta Sakoneta senaien ingurura mugatzen da batez ere. Ekialderantz, Sakoneta lurmuturrak haratago dagoen kostaldea ikus- tea eragozten du. Mendebalderantz, berriz, ikuseremua zabalagoa da, eta, horri esker, Gipuzkoa mendebaldeko eta Bizkaia ekialdeko portuetara zuzentzen zen itsas zirkulazioaren berri izan zezaketen.

Historia
 Ez da aurkitu talaia honen aipamenik dokumentuetan. Itziarko portua existitu izanaren aipamen eskasen bat besterik ez dugu aurkitu. Jakin badakigu Itziarko, 1294an sortutako hiribilduko, portu nagusia Deba ibaiaren ibai-ahoan zegoela; hara aldatu zuten hiribilduaren toki nagusia 1343an, eta Deba hiribildua sortu zen horrela. Edonola ere, dokumentuetan aipatzen da XVI. mendera arte behintzat egon zela Debakoa ez zen Itziarko beste portu espezifiko bat. Hain zuzen ere, Mendatxikiko se- naiak portu-gaitasun interesgarriak dauzka, eta baliteke Itsaspeko auzoan bizi ziren Itziarko herritarrek horiek baliatu izatea. Izan ere, senaia horren gainean dago talaia hori, eta inguruko baserrietatik ikus daitezke bertatik egindako seinaleak. «Baleetarako» erabiliko zen batez ere talaia hau. Zetazeoak egonez gero, edo arrantzarako beste aukeraren bat, Itziarko herritarrei jakinaraziko zien, eta Debara zuzendutako itsasontziren bat atoian era- mateko aukerak ere ez zituzten baztertuko. Izan ere, talaia honetatik igorritako seinaleak ezin dira ikusi Deba- tik, Mutrikutik eta Ondarroatik, Itziarren lehiakide nagusi zirenetatik. Hiribilduaren gunea Itziartik Debara goiz al- datu zutela ikusita, honako hipotesi hau egin genezake: talaia Erdi Aro betean eraiki zela.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Erdi Aro Ondokoa

Egoera
Nahiko egoera onean kontserbatzen da.
Bibliografia

Xabier Alberdi Lonbide, Jesús Manuel Pérez Centeno. Itsasoari So. Euskal Herriko Talaiak eta Seinero-postuak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2009.