OTSOLEPO

Otsolepo

Kokapena

•Onyi-Mandoegiko  megalitotegia.

•Urnieta-Elduain.

• Arreteneta izenez ezagutzen den lepoaren erdian, Onyi mendiaren hegoekialdeko hegalean. Eteneta I harrespil multzoa 800 m. Iparralderantz kokatzen da.

•Koordenatuak: 43°11’33.93″N, 1°57’50.64″W / Alt: 604 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
7,3 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da. Erdialdean 3 x 1 m zabal eta 0,35 m sakon den sakonune bat dauka, barnean zutikako harlauza handi bat duelarik. Iparekialdeko koadrantean, ganbaratik hurbil, Elduain eta Urnieta udalerrien arteko mugarri bat aurkitzen da.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Historia

Aurkikuntza: J. Altuna eta K. Mariezkurrenak aurkitu zuten 1978an.

Indusketa: Industu gabe.

Materialak
Industu gabe.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa.

Egoera
Kontserbazio egoera nahiko ona duela dirudi naiz eta Elduain-Urnietako mugarriak kaltetua izan. Ganbarako harlauza bat gutxienez kontserbatzen da eta tumuloaren egoerak orokorrean ona dirudi.

Ilustrazioa
Otsolepo
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.