•Onyi-Mandoegi megalitotegia.
•Urnieta.
•Onyi mendiko hegoekialdeko sahietsaldeko zabalgune batean, Hernani-Urnieta udalen muga-norabidea aldatzen den tokian, mugarri ondoan. Muliskoko lepotik 200 m. Mendebaldera. Pozontarri trikuharria 1 km. Mendebaldera kokatzen da.
•Koordenatuak: 43°13’42.70″N, 1°56’47.76″W / Alt: 388 m.
1 monumentua: gutxigorabehera 5,6 m-ko diametroa duen harrespil bat da eta 31 lekukoz osatua dago, horien artean 1,47 m-ko altuera duen bat nabarmentzen delarik.
2 monumentua: gutxigorabehera 3,05 m-ko diametroa duen harrespil bat da eta 12 lekukoz osatua dago, horien artean 1,75 eta 1,45 m-ko altuera duten bi nabarmentzen direlarik.
3 monumentua: gutxigorabehera 4,8 m-ko diametroa duen harrespil bat da eta 18 lekukoz osatua dago, horien artean 1,45 eta 1,40 m-ko altuera duten bi nabarmentzen direlarik. Barrualdean, iparraldeko ertzari itsatsita, neurri txikiagoko lekukoz osatutako 1,8 x 1,1 m-ko eraztun-formako egitura bat aurkitzen da.
4 monumentua: suntsitua dago, HE-ko arkuaren 3 lekuko soilik mantentzen dira.
5 monumentua: 7 m-ko diametroa eta 0,35 m-ko altueradun tumulua daukan zista bikoitz bat da. Bere gainean, harlauza banaz osatutako zorua duten elkarren ondoko bi esparru laukizuzen aurkitzen dira. E-M norabidea duten esparru hauek, 1,3 x 0,6 m eta 1,2 x 0,54 m neurtzen dute. I-ko alboan tinkatutako eta barrurantz kulunkatutako harlauza haundi bat aurkitzen da.
6 monumentua: lurzorutik 1,52 m-ko altuera duen monolito bat da (gaur egun zutik jarria), oinarrian 0,45 m-ko zabalera eta 0,35 m-ko lodiera dituena.
7 monumentua: 0,93 m-ko diametroa duen eta 7 lekukoz osatua dagoen egitura bat da.
8 monumentua: Iparraldeko sektorean zutikako 5 lekuko dituen, eta erdian etzanda 1,18 m luze den harlauza bat daukan, harri pilaketa bat da.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharri eta konglomeratuak dira.
Indusketa: 1983 eta 1985 artean X. Peñalverrek induskatu zuen multzoa.
Harri-industria:
4 marruska
zulagailu 1
zulakaitz 1
biz- kardun punta 1
printzatu 1
2 ijelki-zati;
116 printza.
Bestelakoak: Egur-ikatz zati txiki ugari; objetu berriak (fusil-suharria).
Sekuentzia Kulturala: Burdin Aroa.
Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.
J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.