TXIMISTAKO EGIA

Tximistako Egia

Kokapena

•Onyi-Mandoegiko  megalitotegia.

•Urnieta.

•Adarraren gailurraren gertu eta Ekialdean dagoen zabalgunean, Tximistako Egia izenez ezagutzen denean. Eteneta I harrespil multzoa 700 m. HHMra kokatzen da.

•Koordenatuak: 43°12’22.71″N, 1°57’36.12″W / Alt: 708 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
6 harrespilez osatutako multzo bat da:
1 monumentua: gutxigorabehera 12 m-ko diametroa duen tumulu formako harrespil bat da, ikus daitezkeen 38 lekukoz osatua.
2 monumentua: gutxigorabehera 13 m-ko diametroa duen tumulu formako harrespil bat da.
3 monumentua: gutxigorabehera 4 m-ko diametroa duen tumulu formako harrespil bat da.
4 monumentua: 4,3 eta 6 m arteko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 16 lekukoz osatua.
5 monumentua: gutxigorabehera 4,3 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 18 lekukoz osatua.
6 monumentua: gutxigorabehera 4,5 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 19 lekukoz osatua.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako konglomeratu eta hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: 1 eta 2 harrespilak L. Peñak aurkitu zituen 1951n, eta 3, 4, 5 eta 6a L. del Barrio eta L. Millanek 1978an.

Indusketa: Industu gabe.

Materialak
Industu gabe.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Burdin Aroa.

Egoera
Egitura guztiak oso egoera onenan aurkitzen (naiz batzuk lekukoa batzu galduak izan) dira eta oso errez identifika daitezke batez ere 1 eta 2.ak tumulo nabarmena kontserbatzen bait dute.

Ilustrazioa
Tximistako Egia
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.