ETENETA I

Eteneta I

Kokapena

•Onyi-Mandoegi  megalitotegia.

•Urnieta.

•Aerreko Zabalako lepoaren erdian. Eteneta II harrespil multzoa 200 m. HMra kokatzen da.

•Koordenatuak: 43°12’1.13″N, 1°57’50.62″W / Alt: 627 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
2 harrespilez osatutako multzo bat da:
1 monumentua: gutxigorabehera 4,5 m-ko diametroa duen harrespil bat da. Ikus daitezkeen lekuko ugariz osatua dago, horien artean 2 m-ko altuera ikusgarria duen monolito bat nabarmentzen delarik. Iparraldeko sektorean hainbat bloke aurkitzen dira.
2 monumentua: gutxigorabehera 2,7 m-ko diametroa duen harrespil bat da.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: L. Peñak aurkitu zuen 1951an. Monolitoa 1978an aurkitu zuten J. Altuna eta K. Mariezkurrenak.

Indusketa: Industu gabe.

Materialak
Industu gabe.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Brontze Aroa

Egoera
Egituraren harri gehientsuenak kontserbatzen dituela dirudi eta beraz  egoera onean iritsi zaigula esan genezake.

Ilustrazioa
Eteneta
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.