ELURZULO

Elurzulo

Kokapena

•Onyi-Mandoegi  megalitotegia.

•Urnieta.

•Adarraren iparraldeko hegalean, aintzinako Mantale elurzulotik eta lepotik 200 m. Hegoaldera, zabalgunetxo batean. Tximista harrespil multzoa 700 m. Iparralderantz kokatzen da.

•Koordenatuak: 43°12’41.88″N, 1°57’31.63″W / Alt: 549 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
11 m-ko diametroa eta 0,5 m-ko altuera duen tumulu formako harrespil bat da. Ikus daitezkeen 57 lekukoen artean M-an dagoen 0,75 m-ko bat nabarmentzen da.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako kuartzita, arbel eta hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: L. Peñak aurkitu zuen 1951an.

Indusketa: Industu gabe.

Materialak
Industu gabe.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Burdin Aroa

Egoera
Kanpo eraztunaren lekuko gehientsuenak kontserbatzeaz gain, tumuloaren itsura nabarmenak oso egoera onean iritsi zaigula adierazten digute.

Ilustrazioa
Elurzulo
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.