ETXEGARATE

Etxegarate general 1

 

Kokapena

•Altzaniako megalitotegia.

•Idiazabal.

•Izen bereko mendi lepoan dago, N-1 errepidetik mendebaldera 100m pasatxora, Harlepoko kareharri-azaleratzearen ekialdeko mazelan dagoen zelai gune txiki baten muturrean. 665m ko garaieran dago, Bizkaiko golkoaren eta Mediterraneoaren arteko uren banalerroa egiten duen gailur lerroan bertan.

•Koordenatuak: N42 56.996 W2 13.764 Alt: 642 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Indusketako argazkiak

Custom gallery: images not found

Deskribapena
Tumuluak gaur egun itxura irregularra du, eraiki zutenez geroztik gertatu diren alterazio natural eta antropikoen ondorioz. Hasiera batean morfologia obalxea izan zuen, zeren eta ipar-hego ardatzak 16 m zituen eta eki-medebal ardatzak berriz 14m. Gehienezko altuera erreala 80cm ingurukoa zen.

Ganbera aspaldi desegin zen, harlauzak berrerabili ahal izateko. Honen ondorioz, inguruan sakabanatu ziren barnealdean zeuzkan aztarna guztiak. Laukizuzen forma zeukan eta oraindik gordetzen ditu hareharrizko bost harlauzen oinarrien aztarnak, azpiko harri substratuan txertaturik. Ganberaren ardatz nagusiak H-E / I-M ziren eta 175mx130mko dimentsioa.

Historia
Aurkikuntza: Lontxo Ugarte 2001.

Indusketa: J.A. Mujika 2001-2003.

Materialak

Suharria: 3 geometriko, gezi punta hostokara baten zatia, mikromarruska bat,…

Zeramika: Hondo lauko lurrontzi zati bat, ildaxka paralelo finez apainduriko bi zati.

Metala: Brontzezko txortrn eta hegaldun gezi punta bat eta erdi aroko bi balizta ezten (hirurak ere trikuharriaren inguruan aurkituak).

Custom gallery: images not found

 

Kronologia
Datazioak (C14):

- 4540 +/- 40 B.P.

- 4365 +/- 40 B.P.

- 3715 +/- 40 B.P.

- 3510 +/- 40 B.P.

- 3505 +/- 40 B.P.

- 3435 +/- 40 B.P.

- 3375 +/- 40 B.P.

- 3375 +/- 40 B.P.

- 3360 +/- 45 B.P.

- 3300 +/- 40 B.P.

- 3070 +/- 30 B.P.

- 2715 +/- 45 B.P.

Sekuentzia Kulturala: Neolitoa-Brontze.

Egoera

Kontserbazio egoera txarra du, ganberako harlauzak etaratzearen ondorioz.

Ilustrazioa
dibujo_etxegarate
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.